• Lurtarren inbasioa
  • Erakusketak interes handia piztu du egin duten hirietan; izan ere, tamaina naturaleko poliesterrezko figuren inbasio original eta ikusgarria da; desberdin jantzita eta ezin hobeto ezaugarrituta, eta bene-benetako itxura dutela eta bhear bezala kokatuta daudela, txundidura eragiten dute, ikusmina, ironia eta baita konplizitatea ere.
  • Batzuek barre egiten dute, eta beste batzuk izutu egiten dira. Bada pentsatzen duenik egiazko pertsonak direla mozorroztuta, eta beste batzuek, estralurtarrak direla. Argi dagoena da denei gustatzen zaiela, aitona-amonetatik hasi eta ilobetaraino.
  • Turista, zirujaua, astronauta, umeak jolasean, zinpeko zaintzailea, agurea, pailazoak, ikasle neskatxa, saskibaloiko jokalaria, arlotea… dira Erakusketa honetan agertzen diren figuretako batzuk. Figuren desfile bat da, mozorro desberdinak dituztela eta ezin hobeto ezaugarrituak, auzokoak, lagunak, familiarrak-eta gogorarazteraino.
  • Kaleko bizimodua irudikatzen eta sinbolizatzen dute figurek. Herriaren eta eguneroko bizimoduaren protagonista nagusiak dira, kaleko pertsonaiak, ohizko jarreran, erabilitako arropa eta tresnekin, eta halako errealismoa dute, ezen Erakusketa baino gehiago girotze bat baitira, ondo asko igaroko bailirateke oharkabean.
  • «Lurtar» gehienak anonimoak dira. Ideia da monumentu baten antzeko zerbait egitea sekulan monumenturik izango ez duten jendeari. Bereziki ez dira inor, baizik eta askotan egunkari eta aldizkari bateko argazki batek, edo sinpleki kalean ikusitako norbaitek balio du eredu gisa.
  • Edozein jantzi edo norberaren edozein objektu izan daiteke pertxan pentsatzea eragiten duena. Arropa erabiliak argibide asko ematen ditu zer pertsonaia egin daitekeen erabakitzeko. Erabiltzen den guztia jada erabili den materiala da, baita betaurrekoak, poltsak, oinetakoak eta abar bezalako gauza asko ere.
  • Erakusketa honek 100 ekitaldi baino gehiago girotu zituen Europa aldean, 8 urteko ibilbidean. Gaur egun, jendeari begira «bizi» dira Europako diskotekarik handienean.