Irudiak ezin badituzu behar bezala ikusi, eguneratu zure nabigatzailea: Klikatu hemen
Ongi etorri, bienvenido, bienvenue, welcome, benvenuto, benvingut.
Aurkezpena
Alberto Saavedra eskultorea antzerkiari, museoei, dekorazioei, ekitaldiei eta abarri aplikatutako figura errealistak egiten espezializatua dago. Objektuen antzerki-mundutik dator, eta atrezzon espezializatzea erabaki zuen, beste antzerki-talde eta partikular batzuek egiten zizkioten enkarguei erantzuteko.
Material askotarikoak erabiltzen ditu, betiere egin behar duen figuraren beharretara eta izango duen erabilerara egokituta. Izan daitezke kanpoaldean erabiltzekoak (fatxada aldi baterakoak edo iraunkorrak) edo barrualdetarakoak (museoterako, ikuskizunetarako edo etxerako bertarako ere bai).
Lan pertsonala, sortzailea, pentsatua eta batzuetan bat-batekoa ere bai. Emaitzean, nortasunezko figura bereziak sortzen dira, jendearekin konektatzen duten izaera eta bizia dutenak, konplizitate eta komunikazio berezia sortzen baitute.
-Foggiako (Italia) Irakaskuntza Ertaineko Institutuak.
-Deliceto Foggiako (Italia) Antzerki-taldea.
-Jean-Vier Museoa (Miarritze-Lapurdi).
-Sarako leizeak (Lapurdi)
-Olarain Ikastetxe Nagusia (Donostia)
-Sta. Polako Museoa (Alakant)
-Etnologia Museoa (Bilbo)
-Arkauteko Museoa (Gasteiz)
-Orozko Museoa (Araba)
-Ilustrazioaren Museoa (Valentzia)
-Ardoaren Museoa (Zaragoza)
-Harrizko Monasterioa (Zaragoza)
-Oliteko jauregia (Nafarroa)
-Liburutegi nagusia (Bilbo)
-Aquariuma eta Itsas Museoa (Donostia).
-Beldurrezko Zinemaldia (Donostia)
-Sitgeseko Zinemaldiak
-Koldo Mitxelena Kultur Zentroa (Donostia)
-Estatu Espainiarreko Nafar etxeak.
-Sokatirako Museoa (Nuarbe)
-1950eko Museoa (Legazpi)
-Luberri Museoa (Oiartzun)
-Igea Museoa (Errioxa)
-Amonites Museoa (Mutriku)
-Forum 2004 (Bartzelona)
-Etnologia Museoa (Izaba)
Eskertzak
Nire eskerrik beroena hainbat eta hainbati, bere babesarekin, adorearekin eta laguntzarekin ahalbidetu baitute nire obra. Familiarrei, lagunei eta bezeroei, nire eskuek sortzen zutena sinetsi eta gozatu baitute.
Hainbeste dira oraindik ere beren begikotasunez elikatzen nautenak, ezen ez baitira web orri batean ere kabitzen beren izenak eta beren meritu ugariak. Baina nire bihotzean, bai, sartzen dira, eta badakite ondo beti dauzkadala gogoan. Ezinbestekoak zarete.