• Sara
  • Sarako harpearen marko zoragarria aprobetxatuz, Neanderthal garaiko hainbat pertsonaia jarri nuen tokiko ohiko laboreak egiten. Kontaketa, sua, harria, mitologia,… jardun horietan ematen zituzten orduak harpearen babesean.
  • Kanpoaldean artzain talde handi xamarra egin nuen, Cromagnon garaiko zenbait hilobi-egitura eraikitzen ari zirela. Anatomia lan atsegina izan zen oso niretzat, nahiz eta gero uholde bortitz batzuek lan horren zati bat hondatu.
  • Horri atxikitako museoan guztiaren buru Joxe Miel Barandiaranen irudia jarri nuen.