- Paleoanimaliak
- Izaki misteriotsu horietako baten erreprodukzioa egiteko, orain arte munduko zenbait tokitan aurkitu diren hondakinekin bildutako dokumentaziotik abiatu beharra dago. Dokumentazio hori, gainera, batzuetan, eskasa izaten da, eta maiz, kontraesanak egoten dira neurriez, motrizitateez, kokalekuez eta abarrez egileek egiten dituzten interpretazioetan. Horrela, bada, eskultorearen esku dago irudikatu behar duen piztiaren ezaugarriak ondorioztatzeko arriskua eta asebetetzea, hartaz ezagutzen ez dena erantsiz: haren ibilera, mugimendu-motak, begirada, gorputza, gorputz-adarrak, hortzak,… eta, jakina, kanpoaldea, azalaren kolorea, testura,… Keinu orekatua eta naturala aurkitu arte jardun beharra dauka, erreprodukzioa sinesgarria eta ia biziduna gerta dadin. Figura horien ikusgarritasuna oso estimatzen du jendeak, eta miresmena eta batzuetan beldurra ere eragiten dute.
- Iguanodón y Baryonyx